Urtero abendu amaieran elkartu ohi gara Altzagako kaleetan antolatu ohi dugun bertso jiran. Kalez kale gabiltza bertsolariek eta musika-taldeek lagunduta, eta giro paregabean urte zaharra bertsoz agurtzen dugu, eta datorrenari ongi etorria egiten diogu.
Aurten ezin izango dugu bertso jirarik egin, baina BERTSO SAIO itzela antolatu dugu! Elkarrekin arratsalde pasa ederra egiteko.
Eta... Zer da Berbalaguna? Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika behar duten pertsonak batzeko egitasmoa da. Era berean, ohitura galdu eta euskara bizi eta erabili nahi duten lagunek ere izena eman dezakete.
Zertarako? Euskara hobetzeko; gehiago, gehiagorekin
eta gehiagotan erabiltzeko; euskaraz bizitzeko; Erandio euskalduna
sortu, indartu eta zabaltzeko...
Nola? Astean behintalde txikitan elkartuko
gara, ordubeteko saioetan, kafetegian, paseoan... Gainera, beste Berbalagun
taldeekin batera ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera ere
izango dugu.
Aurten bizi dugun egoera arraro honek ez gaitu utzi Kanpomartxo behar bezala ospatzen, eta denok genituen planak eta asmoak bertan behera geratu dira, edo atzeratu... Hala ere, betiko ohiturari eutsi nahi izan diogu, eta San Agustinetako bertso saioa mantendu dugu.
Igande honetan, abuztuak 30, arratsaldeko 18:00etan Erandioko udaletxeko plazan elkartuko gara, Julio Soto, Iker Zubeldia, Alaia Martin eta Inazio Vidal bertsolariekin eta BeΓ±at Vidal gai-jartzailearekin. Gomendagarria da 17:30ean egotea, apurka-apurka denok sartzeko.
Aforo mugatua dela eta, hobe da izena ematea zapatua baino lehen, berbots@gmail.com email helbidera idatziz edo 621 270 546 telefonora deituz, eta zehaztu zenbat lagun etorriko zareten. Igandean bertan zenbakiak banatuko dizkizuegu, dagokizuen aulkian jesartzeko... Eta gogoratu maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela ;)
Apurka-apurka, ikasturtea amaitzen doa, eta amaiera ederra emateko, bi ekintza proposatu nahi dizkizuegu:
Ekainaren 24an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean, mintzodromoa. Euskal Herri osoko Berbalagunak ezagutu ahal izateko aukera paregabea! Jitsi Meet baliatuz, berbalagunak elkartzeko eta euskaraz gozatzeko esperientzian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Taldeak osatuko ditugu Jitsiko geletan, proposatutako gai batzuen inguruan hitz egiteko, eta amaieran denok Jitsi Meet gela berean elkartuko gara eta topa egingo dugu ikasturteari amaiera emateko. Hementxe duzue izena emateko esteka: labur.eus/mintzodromoa
Ekainaren 25ean, osteguna, arratsaldeko 18:30ean, ardo-dastaketa. Ardo-sorta bat bidaliko dizuegu etxera, eta online ardo-dastaketan parte hartuko duzu, enologo batek gidatua, modu birtualean. Aukeratutako 3 ardoekin eta dastaketaren informazioarekin, dastaketan osatzeko fitxak eta kutxatila bat (Wine Pack) zure etxean jasoko duzue. Hementxe duzue izena emateko esteka: labur.eus/ardo-dastaketaArdoak, egokitutako kutxatila eta informazioa eta bidalketa: 29 €.
Abenduak 3, martitzena, Altzagan berbodromoa goizez, eta ekitaldi nagusia arratsaldez
Bertan Erandioko euskaltzaleen sarea egingo dugu Erandioko
elkarte guztien sareak batuz. Zelan doa zuen sarea? Eginda duzue
dagoeneko? Buruan daukazue zelan egin? Ideien bila zabiltzate? Parte hartzera animatuko bazarete, jakinarazi, zenbat sare izango ditugun jakiteko. Edota oraindik sarea ez baduzue egin, ahal dugun heinean laguntzeko.
Sare horretan norbanakoen desio eta bizipenak eskegiko
ditugu. Elkarte bakoitzak bere sarean ekarri ditzake erantsiak, ahal
dela. Egunean bertan ere, aukera egongo da, norbanako moduan ere parte
hartzeko eta paperak eskegitzeko.
Paperak, astelehenetik aurrera, Altzagako liburutegian, Josu Muruetan edo Erandiogoikoako gizarte etxeaneta Euskara Zerbitzuan eskura izango dituzue.
Bide batez, antolaketarako azkenengo bileraren gonbitea luzatzen dizuegu:
TUtik GUra Ongi Etorri Erandioko Berbalagunon mundura!
Zer da Berbalaguna? Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta
mintzapraktika egin nahi dutenak biltzeko programa da; euskara
hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko...
Astean
behin, ordubetez, talde txikietan elkartuko gara paseoan, kafetegian,
parkean... Eta ekintza osagarriak ere egingo ditugu :)
Eman izena! labur.eus/berbalagunerandio
Informazio gehiago: berbalagunerandio@gmail.com / 621 270 546
Euskaraz hitz
egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko
programa da.
Euskara hobetzeko,
gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko,
ingurune euskaralduna sortu, indartu eta zabaltzeko…
Astean behin;
ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian,
parkean…Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi
dutenak elkartuta, gainontzeko mintza-taldeekin koordinatuta.
Ekintza osagarriak:
herriko gainontzeko Berbalagun taldeekin irteerak, afariak, kirol edo kultur
ekintzak…
…eta gurasolaguna?
Ikastetxeko
gurasoak biltzen dituen berbalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren
ordutegi eta zaintza beharretara egokituta dago.
25. urte dira Kanpomartxo ospatzen hasi ginetetik.
Kanpomartxoren hitz gakoak euskara, kultura eta Erandioko herria dira.
Erandioko herrian berebiziko tokia duen jai herrikoi honek, BERBOTS Erandioko euskaltzaleen topaguneak beste erakunde, eragile eta lagunen lankidetzarekin egiten du.
Kanpomartxok 25 urte beteko dituela eta ospakizun bereziak izango ditugu, ostiraletik igandera. Jai nagusia, betiko formatoan, Akarlanda parkean izango da apirilaren 22an.
GORA KANPOMARTXO!!
Erandion EUSKARALDIA ekimena dinamizatzeko lan eskaintza zabalik.