Kanpomartxo


Jatorriz, Inauteri edo Aratuzte aurreko domekan familiak, herriko taldeak... joan ohi ziren mendira edo landa batera eta han alkarregaz sua egin eta bazkaldu egiten zuten. Gure Kanpomartxo gaurkotuan, ohitura hori birmoldatu egin dugu inguruko euskaldunak biltzeko deia eginez eta, bazkaria egiteari eta bazkaltzeari ez ezik, musika eta dantzari ere leku berezia eskaintzen diegu, erromeria antolatuta. Bada, hainbat hamarkadatan galduta egon ostean, Berbots Erandion Euskaraz elkarteak 1994.urtean berreskuratu zuen. Ordutik hona, udalerriko txoko ezberdinetan egin dugu ospakizuna, urterik urte tokia txandakatuta.

Auzoa
Urteak
Faoeta (Fano)
1994 - 1999
Erandiogoikoa
1995 – 2000 - 2005
Magdalena
1996 - 2006
Martiartu
1997 - 2008
Santimami
1998 – 2007-2014
Kukularra
2001 - 2009
Asua
2002 - 2011
Arriaga
2003 - 2013
Lutxana
2004 - 2010
Enekuri
2012

 Kanpomartxo egunean, euskara, kultura eta Erandioko herria egin nahi ditugu protagonista; hiru osagai horiek elkarlanean uztartzeak ematen dio gure Kanpomartxori berezitasuna eta aberastasuna.  Kanpomartxo egunaren ezaugarri nagusia lankidetza da, Erandioko elkarteen eta norbanakoen arteko lankidetza. Euskal kultura sustatu eta euskaraz bizi nahi duten erandioztarrek tokia dute Kanpomartxoren antolakuntzan eta ekintzetan; hauek dira gure helburuak:

ü Euskaldun eta euskaltzaleen bilgune izatea
ü Euskara eta euskaltasuna giro atseginarekin uztartzea
ü Herriko elkarteen arteko harreman sarea sendotzea
ü Kanpomartxo eguna herriko jende askoren agendan sartzea
ü Berbots herriko euskalgintzaren erreferente izatea
ü Kanpomartxo egunak erdaldun askorentzat ere bere xarma izatea 
  


2014ko KANPOMARTXO SANTIMAMIN
Apirilak 13


Hauxe dugu aurtengo egitaraua:

12:00etan, dantzak: Goi-Alde, Trabudu. Uztargi.
13:00etan, Mendibaiarte abesbatza.
13:15ean, bertsolariak: Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso.
                                           Erandioko bertsolari gaztetxoak
14:00etan, olinpiadak
14:30ean, bazkaria (nork berea eginda).
17:00etan, umeentzako ekitaldia: PUSKI ETA TXURRUSKI “Klownmunikatu fest”.
17:00etan, betiko kantuak Roberto Etxebarriaren eskutik.
18:00etan, dantzaldia: Garilak 26.

Egunean zehar, umeentzako jolasak, puzgarriak, tailerrak, arku jaurtiketa... izango dira. Erandioko auzo ezberdinetako gazteen arteko olinpiadak ere egongo dira, Erandioko Gazte Asanbladak antolatuta. Eta Santimamiko baselizan erakusketa egingo dugu: aurreko edizioetako argazkiak eta kartelak ikusteko aukera izango dugu: 

“ Kanpomartxo 1994 – 2014 Euskaldunon eta euskaltzaleon topagunea”


Aurtengo berrikuntza : KANPOMARTXO KANTUA!!! “Garilak 26” taldeak egina. Gure web orrian deskargatu ahal duzu! Eta, gainera, egunean bertan,  flashmob-a egingo dugu!!! Erandiogoikoko “Auzokide herrikoi elkarteak” koreografia prestatu du guztiok ikasi eta elkarrekin dantza egin dezagun. Berbotsen  web orrian bideoa eskegi dugu herriko taldeek, eskoletako ikasleek eta nahi duen edonork saioak egiteko.

KANTUA ETA FLASHMOB






Hemen dauzkazu beste urte batzuetako argazki batzuk ikusgai:




2010ko Kanpomartxoko argazkiak:

KANPOMARTXO GUZTIAK

Gogoan duzu non izan zen.....?
Askotan zaila egiten zaigu Kanpomartxo non eta noiz egin genuen gogoratzea. Hori ez gertatzeko, hona hemen Kanpomartxo guztien kartelak .

1994 - Fano
1995 - Goikoa

1996 - Goierri

1997 - Goierri

1998 - Santi Mami

1999 - Fano

2000 - Goikoa


2001 - Kukularra

2002 - Asua

2003 - Arriaga
2004 - Lutxana

2006 - Goierri

2007 - Santimami

2008 - Martiartu

2009 - Kukularra

2010 - Lutxana

2011 - Asua

2012 - Enekuri


2013 - Arriaga