Berbalagun

Berbalagun




Gure egitasmoan parte hartu nahi baduzu, inkesta hau bete:
inkesta

SARRERA 
Berbalagun egitasmoa abiatzeko orduan, Erandioko herritarren artean ematen ari den euskararekiko jarrera aldaketa positiboa aipatu behar dugu. Nahiz eta datu hau oso zientifikoa ez izan, gure auzoetan zehar ibilalditxo bat besterik ez dugu egin behar jarrera aldaketa hori antzemateko. Guraso eta umeen artean euskara gehiago entzuten da, eta paisaia linguistikoa elebidunagoa da. Herritarrak ohitu egiten ari dira kalean euskara ikustera eta entzutera. Baina ez da nahikoa, eta horregatik erabilera askoz gehiago sustatu behar dela uste dugu. Ez da ahaztu behar, ere, azken urteotan, eta beste eragile batzuen artean, Berbots Erandion Euskaraz Elkarteak egindako lana herrian euskararen presentzia bermatzeko eta sustatzeko. Testuinguru honek, beraz, bultzatzen gaitu proiektu honetan sartzera.  
EGITASMOAREN DESKRIBAPENA 
Programaren helburuak eta ezaugarriak Helburu nagusiaz gain, partaideen ezaugarri linguistikoen arabera bigarren mailako helburuak finkatu daitezke. Hasteko helburu nagusia herriko euskararen erabilera era naturalean sustatzea da, horretarako harreman sare euskaldun berriak sortuz eta finkatzen saiatuz. Beste alde batetik eta jasotzaileen arabera: Euskaldungaien artean baliabide bat eskaintzea ezagutzatik erabilerara eman behar den pausua errazago eman ahal izateko. Aldiz, eta euskaldun osoen artean, euskalduntze prozesuan integratzea eta euren jarrera motibatzea eta lantzea. Helburu hauen lorpena ziurtatu ahal izateko “konpromisoen dinamika ” landu beharko da egitasmoaren hasieratik eta baita mantendu behar ere dinamikak irauten duen bitartean. Azkeneko urteetan egia da euskalgintza arloa asko profesionalizatzen ari dela. Urte asko dira euskararen biziraupenerako egindako lanak abiatzen direla eta hain zuzen ere euskaren erabilera sustatzeko bideratuak daudenak. Hemen egitasmoaren ezaugarri nagusiak: Euskara erabiltzeko motibazioa lantzen da Lan taldea eskatzen du herriko hizkuntza eragile guztien artean (kasu honetan Erandioko Udala, Udal euskaltegia eta Berbots Erandion Euskaraz Elkartea euskara taldea) Partehartzaileen borondatezko inplikazioa. Jarduera nagusiez gain, ekintza osagarriak ere bideratuko dira. Herriko gainontzeko kultur eragileek egitasmoaren informazioa jasoko dute eta, ahal duten neurrian, inplikatzeko eskatuko zaie, hiztunen sarea gehiago indartzeko. 
Programaren partehartzaileak 
Berbalagun ekimenak honako sektoretara ailegatu nahi du: Euskara ikasten ari direnengana Euskara ikasle ohiengana Euskaldun osoengana Euskaldun Zaharrengana: Bide batez eta hauen bitartez Erandioko hizkera ezagutzera emateko asmoarekin. Berbalagun egitasmoaren eremu geografikoa Erandioko auzoetara zabalduko da: Astrabudua Altzaga Erandio Goikoa Arriaga Goierri Lutxana Topaketak edozein auzotan izan daitezkeelarik horrela ere herria ezagutzera ematen.