BERBALAGUN etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
BERBALAGUN etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

Elkarrekin euskara bizi, erabili!

 

Badago martxan Erandioko Berbalagun egitasmoa!

Eta... Zer da Berbalaguna?  Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika behar duten pertsonak batzeko egitasmoa da. Era berean, ohitura galdu eta euskara bizi eta erabili nahi duten lagunek ere izena eman dezakete.

Zertarako? Euskara hobetzeko; gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko; euskaraz bizitzeko; Erandio euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko...

Nola? Astean behin talde txikitan elkartuko gara, ordubeteko saioetan, kafetegian, paseoan... Gainera, beste Berbalagun taldeekin batera ekintza osagarrietan parte hartzeko aukera ere izango dugu.

IZENA EMATEKO BIDEAK:

Animatu eta eman izena Erandioko Berbalagunean!

Ikasturteari elkarrekin amaiera emateko...topa egin dezagun!

Apurka-apurka, ikasturtea amaitzen doa, eta amaiera ederra emateko, bi ekintza proposatu nahi dizkizuegu:

  • Ekainaren 24an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean, mintzodromoa. Euskal Herri osoko Berbalagunak ezagutu ahal izateko aukera paregabea! Jitsi Meet baliatuz, berbalagunak elkartzeko eta euskaraz gozatzeko esperientzian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Taldeak osatuko ditugu Jitsiko geletan, proposatutako gai batzuen inguruan hitz egiteko, eta amaieran denok Jitsi Meet gela berean elkartuko gara eta topa egingo dugu ikasturteari amaiera emateko. Hementxe duzue izena emateko esteka: labur.eus/mintzodromoa
  • Ekainaren 25ean, osteguna, arratsaldeko 18:30ean, ardo-dastaketa. Ardo-sorta bat bidaliko dizuegu etxera, eta online ardo-dastaketan parte hartuko duzu, enologo batek gidatua, modu birtualean. Aukeratutako 3 ardoekin eta dastaketaren informazioarekin, dastaketan osatzeko fitxak eta kutxatila bat (Wine Pack) zure etxean jasoko duzue. Hementxe duzue izena emateko esteka: labur.eus/ardo-dastaketa   Ardoak, egokitutako kutxatila eta informazioa eta bidalketa: 29 €. 

Berbalagunak sarera saltoa eman du!








Aurrez aurre elkartzeko aukera ez dugun garai honetan, mintzapraktika sarean egiteko aukera eskaini nahi dizuegu: MintzalagunON sarea.
Teknologia berriak baliatuz, bidelariak zein bidelagunak elkartzeko eta euskaraz gozatzeko esperientzia parte hartzailera gonbidatzen zaituztegu.
Etxealdian ere , mintzapraktika saioak martxan daude; parte hartu!
https://mintzalaguna.topagunea.eus/mintzalagunon-sarea/

2019KO EUSKARAREN EGUNA




Hauxe da 2019ko Euskararen Egunari begira Erandion antolatu diren ekintzak:
  • Azaroak 29, barikua, Erandiogoikoan askotariko ekintzak, eta bertso afaria egunari amaiera ederra emateko
  • Abenduak 1, domeka, Astrabuduan trikipoteoa eguerdian
  • Abenduak 3, martitzena, Altzagan berbodromoa goizez, eta ekitaldi nagusia arratsaldez
Bertan Erandioko euskaltzaleen sarea egingo dugu Erandioko elkarte guztien sareak batuz. Zelan doa zuen sarea? Eginda duzue dagoeneko? Buruan daukazue zelan egin? Ideien bila zabiltzate?  Parte hartzera animatuko bazarete, jakinarazi, zenbat sare izango ditugun jakiteko. Edota oraindik sarea ez baduzue egin, ahal dugun heinean laguntzeko.

Sare horretan norbanakoen desio eta bizipenak eskegiko ditugu. Elkarte bakoitzak bere sarean ekarri ditzake erantsiak, ahal dela. Egunean bertan ere, aukera egongo da, norbanako moduan ere parte hartzeko eta paperak eskegitzeko.

Paperak, astelehenetik aurrera, Altzagako liburutegian, Josu Muruetan edo Erandiogoikoako gizarte etxean eta Euskara Zerbitzuan eskura izango dituzue.

Bide batez, antolaketarako azkenengo bileraren gonbitea luzatzen dizuegu:

         Eguna: azaroak 27, asteazkena
         Ordua: 19:30ak
         Lekua: Udaletxeko arkupetan, HAPO (PGOU) gelan

TUtik GUra Ongi Etorri Erandioko Berbalagunon Mundura!



TUtik GUra Ongi Etorri Erandioko Berbalagunon mundura!

Zer da Berbalaguna? Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzeko programa da; euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko...

Astean behin, ordubetez, talde txikietan elkartuko gara paseoan, kafetegian, parkean... Eta ekintza osagarriak ere egingo ditugu :)

Eman izena! labur.eus/berbalagunerandio

Informazio gehiago: berbalagunerandio@gmail.com / 621 270 546



BERBALAGUN 2018-2019 IZEN EMATEA ZABALIK!!




Zer da berbalaguna?

Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.
Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskaralduna sortu, indartu eta zabaltzeko…
Astean behin;  ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian, parkean…Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintza-taldeekin koordinatuta.
Ekintza osagarriak: herriko gainontzeko Berbalagun taldeekin irteerak, afariak, kirol edo kultur ekintzak…

…eta gurasolaguna?

Ikastetxeko gurasoak biltzen dituen berbalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi eta zaintza beharretara egokituta dago.


Izen ematea: berbalagunerandio@gmail.com
                                                         94.489.01.28

                   On-line beheko linka sakatuz gero