San Agustin jaietako bertso saioa

 

 
 Aurten bizi dugun egoera arraro honek ez gaitu utzi Kanpomartxo behar bezala ospatzen, eta denok genituen planak eta asmoak bertan behera geratu dira, edo atzeratu... Hala ere, betiko ohiturari eutsi nahi izan diogu, eta San Agustinetako bertso saioa mantendu dugu. 

Igande honetan, abuztuak 30, arratsaldeko 18:00etan Erandioko udaletxeko plazan elkartuko gara, Julio Soto, Iker Zubeldia, Alaia Martin eta Inazio Vidal bertsolariekin eta Beñat Vidal gai-jartzailearekin. Gomendagarria da 17:30ean egotea, apurka-apurka denok sartzeko.  

Aforo mugatua dela eta, hobe da izena ematea zapatua baino lehen, berbots@gmail.com email helbidera idatziz edo 621 270 546 telefonora deituz, eta zehaztu zenbat lagun etorriko zareten. Igandean bertan zenbakiak banatuko dizkizuegu, dagokizuen aulkian jesartzeko... Eta gogoratu maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela ;)

Igandera arte, eta Gora San Agustin jaiak!