- Ekainaren 24an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean, mintzodromoa. Euskal Herri osoko Berbalagunak ezagutu ahal izateko aukera paregabea! Jitsi Meet baliatuz, berbalagunak elkartzeko eta euskaraz gozatzeko esperientzian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Taldeak osatuko ditugu Jitsiko geletan, proposatutako gai batzuen inguruan hitz egiteko, eta amaieran denok Jitsi Meet gela berean elkartuko gara eta topa egingo dugu ikasturteari amaiera emateko. Hementxe duzue izena emateko esteka: labur.eus/mintzodromoa
- Ekainaren 25ean, osteguna, arratsaldeko 18:30ean, ardo-dastaketa. Ardo-sorta bat bidaliko dizuegu etxera, eta online ardo-dastaketan parte hartuko duzu, enologo batek gidatua, modu birtualean. Aukeratutako 3 ardoekin eta dastaketaren informazioarekin, dastaketan osatzeko fitxak eta kutxatila bat (Wine Pack) zure etxean jasoko duzue. Hementxe duzue izena emateko esteka: labur.eus/ardo-dastaketa Ardoak, egokitutako kutxatila eta informazioa eta bidalketa: 29 €.
Ikasturteari elkarrekin amaiera emateko...topa egin dezagun!
Apurka-apurka, ikasturtea amaitzen doa, eta amaiera ederra emateko, bi ekintza proposatu nahi dizkizuegu:
Berbalagunak sarera saltoa eman du!
![]() | |||
Aurrez aurre elkartzeko aukera ez dugun garai honetan, mintzapraktika sarean egiteko aukera eskaini nahi dizuegu: MintzalagunON sarea.
Teknologia berriak baliatuz, bidelariak zein bidelagunak elkartzeko eta euskaraz gozatzeko esperientzia parte hartzailera gonbidatzen zaituztegu.
Etxealdian ere , mintzapraktika saioak martxan daude; parte hartu!
https://mintzalaguna. topagunea.eus/mintzalagunon- sarea/
https://mintzalaguna.
2019KO EUSKARAREN EGUNA
Hauxe da 2019ko Euskararen Egunari begira Erandion antolatu diren ekintzak:
- Azaroak 29, barikua, Erandiogoikoan askotariko ekintzak, eta bertso afaria egunari amaiera ederra emateko
- Abenduak 1, domeka, Astrabuduan trikipoteoa eguerdian
- Abenduak 3, martitzena, Altzagan berbodromoa goizez, eta ekitaldi nagusia arratsaldez
Bertan Erandioko euskaltzaleen sarea egingo dugu Erandioko
elkarte guztien sareak batuz. Zelan doa zuen sarea? Eginda duzue
dagoeneko? Buruan daukazue zelan egin? Ideien bila zabiltzate? Parte hartzera animatuko bazarete, jakinarazi, zenbat sare izango ditugun jakiteko. Edota oraindik sarea ez baduzue egin, ahal dugun heinean laguntzeko.
Sare horretan norbanakoen desio eta bizipenak eskegiko
ditugu. Elkarte bakoitzak bere sarean ekarri ditzake erantsiak, ahal
dela. Egunean bertan ere, aukera egongo da, norbanako moduan ere parte
hartzeko eta paperak eskegitzeko.
Paperak, astelehenetik aurrera, Altzagako liburutegian, Josu Muruetan edo Erandiogoikoako gizarte etxean eta Euskara Zerbitzuan eskura izango dituzue.
Bide batez, antolaketarako azkenengo bileraren gonbitea luzatzen dizuegu:
Eguna: azaroak 27, asteazkena
Ordua: 19:30ak
Lekua: Udaletxeko arkupetan, HAPO (PGOU) gelan
TUtik GUra Ongi Etorri Erandioko Berbalagunon Mundura!
TUtik GUra Ongi Etorri Erandioko Berbalagunon mundura!
Zer da Berbalaguna? Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzeko programa da; euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko...
Astean behin, ordubetez, talde txikietan elkartuko gara paseoan, kafetegian, parkean... Eta ekintza osagarriak ere egingo ditugu :)
Eman izena! labur.eus/berbalagunerandio
Informazio gehiago: berbalagunerandio@gmail.com / 621 270 546
BERBALAGUN 2018-2019 IZEN EMATEA ZABALIK!!
Zer da berbalaguna?
Euskaraz hitz
egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko
programa da.
Euskara hobetzeko,
gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko,
ingurune euskaralduna sortu, indartu eta zabaltzeko…
Astean behin;
ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian,
parkean…Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi
dutenak elkartuta, gainontzeko mintza-taldeekin koordinatuta.
Ekintza osagarriak:
herriko gainontzeko Berbalagun taldeekin irteerak, afariak, kirol edo kultur
ekintzak…
…eta gurasolaguna?
Ikastetxeko
gurasoak biltzen dituen berbalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren
ordutegi eta zaintza beharretara egokituta dago.
Izen ematea: berbalagunerandio@gmail.com
94.489.01.28
On-line beheko linka sakatuz gero
XXV. KAMPOMARTXO
APIRILAK 20, 21 eta 22
25. urte dira Kanpomartxo ospatzen hasi ginetetik.
Kanpomartxoren hitz gakoak euskara, kultura eta Erandioko herria dira.
Erandioko herrian berebiziko tokia duen jai herrikoi honek, BERBOTS Erandioko euskaltzaleen topaguneak beste erakunde, eragile eta lagunen lankidetzarekin egiten du.
Kanpomartxok 25 urte beteko dituela eta ospakizun bereziak izango ditugu, ostiraletik igandera. Jai nagusia, betiko formatoan, Akarlanda parkean izango da apirilaren 22an.
GORA KANPOMARTXO!!
Bazkidetza kanpaina
Berbotsen erronka: bazkidetza kanpaina berria
Berboskidea izan nahi baduzu, ondoko fitxategi honetan dagoen bazkidetza orria deskargatu, inprimatu, bete eta postaz bidali.
E-mailez bidali nahi baduzu, bete ondoren eskaneatu eta berbots@gmail.com helbidera bidali (orriak sinatuta egon behar dira).
Gure helbidea: Berbots Erandion Euskaraz! 155 Posta Kutxa 48950 Erandio (Bizkaia)
2016ko Kanpomartxo
AUTOBUSA ERABILI
Erandiotik nindoan apiril
partean nire 'lambretan'
jai giroa entzun nuen bertako
auzo txiki polit batean
hurbildu nintzen ta nire burura
etorri ziren, bat-batean,
amomak esana ospatzen zutela erandioztarren artean.
Astrabudua, Asua, Altzaga, Goierri, Lutxana eta goikoa
Martiartu, Enekuri, Arriaga eta Santimami Kanpomartxora
KANPOMARTXO JAI EUSKALDUNA
KANPOMARTXO JAI HERRIKOIA
KANPOMARTXO BERBOTSEN NAHIA
ERANDION EUSKARAZ
Otarteko ta ardoak laguntzen
zituzten bertsolariak
Dantzari ta trikitixak alaitzen
zituzten mahaigainekoak
Amomatxo eta haurtxoak jolasten
zebiltzan erromerian
Algaraka ibiltzen ziren erandioztarrak
euskara hutsean
Astrabudua, Asua, Altzaga, Goierri, Lutxana eta goikoa
Martiartu, Enekuri, Arriaga eta Santimami Kanpomartxora
KANPOMARTXO JAI EUSKALDUNA
KANPOMARTXO JAI HERRIKOIA
KANPOMARTXO BERBOTSEN NAHIA
ERANDION EUSKARAZ
Kanpomartxoko flashmob-erako koroegrafia
Ikasi eta parte hartzen animatu!!
Estatuen esku-hartzea gelditu!
ESPAINIAKO GOBERNUAREN ESKU-HARTZEA SALATZEKO ELKARRETARATZEAK DEITU DITU KONTSEILUAK
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkijoren bidez euskararen normalizazioa galgatzeko abiatutako erasoaldia salatu nahi dugu. Izan ere, joan den abenduan onartutako Euskararen Erabilera Plana bidaltzeko eskatu dio Erandioko Udalari, beste hainbat erakunderi jarritako traben bide beretik. Horregatik, herritarrei dei egiten diegu apirilaren 9an, asteazkenean, euskararen normalizazioa helburu duten neurriak babesteko eta Estatuen esku-hartzea salatzeko egingo diren elkarretaratzeetan parte hartu dezaten.
Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu duenez, "udalek euskararen normalizazioan aurrera egiteko hartu dituzten neurriak, herritarron eskubideak bermatzeko urratsak dira eta zentzu horretan herritarroi ere badagokigu neurri horiek babestu eta kanpo esku-hartzea salatzea. Horretarako, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkijoren mehatxu eta salaketak jaso dituzten udalerrietan elkarretaratzeak egingo ditugu apirilaren 9an".
Kontzentrazioak herrietako Udaletxe aurreko plazetan egingo dira "Estatuen esku-hartzea gelditu" lelopean eta lelo hori irudikatzeko eskuak koloretako margoekin busti ondoren, gelditzeko keinua egingo zaie Estatuei.
Herritarrak egunerokoan euskaraz bizitzeko hautua egiten jarraitzera animatu ditu Kontseiluko ordezkariak eta instituzioak euskaraz bizi gaitezen neurriak hartzera. "Guk, euskalgintzak, hizkuntza-politika eraginkorrak ezartzeko bidean urratsak ematen dituztenak babesten jarraituko dugu. Ondoan izango gaituzte".
Izan zaitez Berbalaguna!!
Berbalagun ekimenaren kanpainia berriari ekingo diogunez, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Gurekin harremanetan jartzeko ondoko formulario hau bete eta bidali, mesedez:
Formularioa
Animatu eta parte hartu!!
Gurekin harremanetan jartzeko ondoko formulario hau bete eta bidali, mesedez:
Formularioa
Animatu eta parte hartu!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)