Abenduak 3, martitzena, Altzagan berbodromoa goizez, eta ekitaldi nagusia arratsaldez
Bertan Erandioko euskaltzaleen sarea egingo dugu Erandioko
elkarte guztien sareak batuz. Zelan doa zuen sarea? Eginda duzue
dagoeneko? Buruan daukazue zelan egin? Ideien bila zabiltzate? Parte hartzera animatuko bazarete, jakinarazi, zenbat sare izango ditugun jakiteko. Edota oraindik sarea ez baduzue egin, ahal dugun heinean laguntzeko.
Sare horretan norbanakoen desio eta bizipenak eskegiko
ditugu. Elkarte bakoitzak bere sarean ekarri ditzake erantsiak, ahal
dela. Egunean bertan ere, aukera egongo da, norbanako moduan ere parte
hartzeko eta paperak eskegitzeko.
Paperak, astelehenetik aurrera, Altzagako liburutegian, Josu Muruetan edo Erandiogoikoako gizarte etxeaneta Euskara Zerbitzuan eskura izango dituzue.
Bide batez, antolaketarako azkenengo bileraren gonbitea luzatzen dizuegu:
TUtik GUra Ongi Etorri Erandioko Berbalagunon mundura!
Zer da Berbalaguna? Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta
mintzapraktika egin nahi dutenak biltzeko programa da; euskara
hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko...
Astean
behin, ordubetez, talde txikietan elkartuko gara paseoan, kafetegian,
parkean... Eta ekintza osagarriak ere egingo ditugu :)
Eman izena! labur.eus/berbalagunerandio
Informazio gehiago: berbalagunerandio@gmail.com / 621 270 546
Euskaraz hitz
egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko
programa da.
Euskara hobetzeko,
gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko,
ingurune euskaralduna sortu, indartu eta zabaltzeko…
Astean behin;
ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian,
parkean…Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi
dutenak elkartuta, gainontzeko mintza-taldeekin koordinatuta.
Ekintza osagarriak:
herriko gainontzeko Berbalagun taldeekin irteerak, afariak, kirol edo kultur
ekintzak…
…eta gurasolaguna?
Ikastetxeko
gurasoak biltzen dituen berbalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren
ordutegi eta zaintza beharretara egokituta dago.
25. urte dira Kanpomartxo ospatzen hasi ginetetik.
Kanpomartxoren hitz gakoak euskara, kultura eta Erandioko herria dira.
Erandioko herrian berebiziko tokia duen jai herrikoi honek, BERBOTS Erandioko euskaltzaleen topaguneak beste erakunde, eragile eta lagunen lankidetzarekin egiten du.
Kanpomartxok 25 urte beteko dituela eta ospakizun bereziak izango ditugu, ostiraletik igandera. Jai nagusia, betiko formatoan, Akarlanda parkean izango da apirilaren 22an.
GORA KANPOMARTXO!!
Erandion EUSKARALDIA ekimena dinamizatzeko lan eskaintza zabalik.
ESPAINIAKO GOBERNUAREN ESKU-HARTZEA SALATZEKO ELKARRETARATZEAK DEITU DITU KONTSEILUAK
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkijoren bidez euskararen normalizazioa galgatzeko abiatutako erasoaldia salatu nahi dugu. Izan ere, joan den abenduan onartutako Euskararen Erabilera Plana bidaltzeko eskatu dio Erandioko Udalari, beste hainbat erakunderi jarritako traben bide beretik. Horregatik, herritarrei dei egiten diegu apirilaren 9an, asteazkenean, euskararen normalizazioa helburu duten neurriak babesteko eta Estatuen esku-hartzea salatzeko egingo diren elkarretaratzeetan parte hartu dezaten.
Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu duenez, "udalek euskararen normalizazioan aurrera egiteko hartu dituzten neurriak, herritarron eskubideak bermatzeko urratsak dira eta zentzu horretan herritarroi ere badagokigu neurri horiek babestu eta kanpo esku-hartzea salatzea. Horretarako, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkijoren mehatxu eta salaketak jaso dituzten udalerrietan elkarretaratzeak egingo ditugu apirilaren 9an".
Kontzentrazioak herrietako Udaletxe aurreko plazetan egingo dira "Estatuen esku-hartzea gelditu" lelopean eta lelo hori irudikatzeko eskuak koloretako margoekin busti ondoren, gelditzeko keinua egingo zaie Estatuei.
Herritarrak egunerokoan euskaraz bizitzeko hautua egiten jarraitzera animatu ditu Kontseiluko ordezkariak eta instituzioak euskaraz bizi gaitezen neurriak hartzera. "Guk, euskalgintzak, hizkuntza-politika eraginkorrak ezartzeko bidean urratsak ematen dituztenak babesten jarraituko dugu. Ondoan izango gaituzte".
Berbalagun ekimenaren kanpainia berriari ekingo diogunez, parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Gurekin harremanetan jartzeko ondoko formulario hau bete eta bidali, mesedez: