Kaixo, lagunok!

Urtero abendu amaieran elkartu ohi gara Altzagako kaleetan antolatu ohi dugun bertso jiran. Kalez kale gabiltza bertsolariek eta musika-taldeek lagunduta, eta giro paregabean urte zaharra bertsoz agurtzen dugu, eta datorrenari ongi etorria egiten diogu.

Aurten ezin izango dugu bertso jirarik egin, baina BERTSO SAIO itzela antolatu dugu! Elkarrekin arratsalde pasa ederra egiteko.

NOIZ?🗓️ Abenduak 19, larunbata
ORDUA?⏰ Arratsaldeko 18:00etan
NON?📍 Irailaren 23a plazako karpan 🎪
GONBIDAPENAK: berbots@gmail.com / 621 270 546