Bretainia

2010ean, lehendabizikoz, Berbotsek Bretainiako Korrikan parte hartu zuen!!! Kilometro bat erosi genuen eta Erandioko ordezkaritza eder bat bertaratu zen.
Berbotsek 708. kilometroa erosi zuen. 
Gure kilometroa maiatzaren 13an izan zen arratsaldeko 17.15ean, Brest inguruan, kostaldean, Ploudalmézeau-n herrian hain zuzen ere. Herri honetan, antza, 1977an sortu zen lehenengo Diwan (gure ikastolaren parekoa).